Eba Blanco, Ainize Gastaka eta Ainhize Solaun joango dira EH Bilduko Kongresu eta Senatuko hauteskundeetako zerrendetan

Aitor Aspuru Saez

Eba Blanco amurrioarra.

Eba Blanco Kongresuko zerrendako bigarren hautagaia izango da, Ainize Gastaka bigarren ordezkoa eta Ainhize Solaun, aldiz, Senatuko ordezkarigaien artean bigarrena da.

EH Bilduk gaur goizean jakinarazi du zein hautagai aurkeztuko dituen azaroaren 29ko Kongresuko eta Senatuko bozketara. Atzo Ion Inarrituk berak iragarri zuen ez zuela parte hartuko hitzordu hauetan, baina eskualdeko ordezkari politiko gehiago agertu dira lehen lerroan, hori bai, guztiak Arabako zerrendetan.

Kongresuko zerrendaren bigarren postuan Eba Blanco Eusko Alkartasunako idazkari nagusia eta Eusko Legebiltzarreko bigarren lehendakariordea jarri du koalizioak. Blanco Amurriokoa da eta bere herrian ere zinegotzi lanetan aritu da.

Bigarren ordezko gisa Ainize Gastaka Martinez Laudioko egungo alkateak eta abokatuak hartu du tokia.

Senatuko zerrenda arabarrean Ainhize Solaun Mendiguren da bigarren. Aiaraldearra gizarte integratzailea eta kultur kudeaketako teknikaria da. Erakunde publikoetan eskarmentua dauka jadanik, Arabako Batzar Nagusietako kide izan baitzen aurreko legealdian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide