Aiaraldeko Ekintzen Faktoriak arropa plaza antolatuko du azaroaren 7tik 14ra

Garazi Cuadra Alvarez

Arropa trukea egiteko aukera egongo da Faktorian. / Aiaraldea.eus

Arropa berrerabiltzea, bigarren bizitza bat ematea eta kontsumo arduratsua sustatzea helburu duen ekimena izango da.

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak arropa plaza antolatuko du azaroaren 7tik 14ra. Ekimenaren bidez, egoera onean dagoen arropari bigarren bizitza emateko aukera eskainiko da, herritarren arteko elkarlana eta berrerabilera sustatuz.

Horretarako, urriaren 15etik 31ra bitartean egoera onean dagoen arropa eraman ahal izango da Faktoriara. Ondoren, azaroaren 7tik 14ra, bildutako arropa herritarren eskura egongo da espazio horretan, ohiko ordutegian.

Arropa plazaren irekiera azaroaren 7an egingo da, 11:00etan. Egun horretan, Ondo Etorriren postua jarriko da, eta bertaratzen direnek salda beroa izango dute.

Ekimenak izaera librea eta doakoa izango du. Pertsona bakoitzak gehienez hiru arropa-ale hartu ahal izango ditu 30 minuturo.

Azaroaren 15etik aurrera, jasotako arropa eskualdeko elkartasun-eragileei emango zaie dohaintzan, ekimenaren izaera solidarioari jarraipena emateko.

Informazio praktikoa
  • Arropa biltzeko epea: urriaren 15etik 31ra.
  • Arropa Plazaren irekiera: azaroaren 7an, 11:00etatik 14:30era.
  • Arropa eskuratzeko egunak: azaroaren 7tik 14ra.
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:30era; larunbatetan, 10:30etik 14:00etara.
  • Prezioa: doan.
  • Muga: gehienez hiru arropa-ale pertsonako, 30 minuturo.

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, telefono zenbaki hau baliatu daiteke: 688 62 59 00 (Izar). 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide