SEMAF deitutako grebak sortutako arazoei beste batzuk gehitu zaizkie Aiaraldeko tren zerbitzuan. Izan ere, Laudio eta Urduñako geltokien arteko trafikoa eten dute, ez baitago tentsiorik azpiegituran gertatutako matxura baten ondorioz.
Erabiltzaileei azaldu dietenez, autobus bat eskainiko dute tarte hori betetzeko baina, lehenik eta behin, Iñarratxun geldirik geratu diren bidaiarien bila joango dira eta geltoki guztietatik igaroko da gero.