Aiaraldeko bideo kopla lehiaketa abian

Erredakzioa

14 urte arteko bertsolari gazteek bidali ahalko dituzte bideoak galdetegi honen bidez, azaroaren 27ra arte. 

Abian dago Aiaraldeko bideo-kopla lehiaketa. Beste urte batez, Aiaraldea Komunikabideak, Aleak eta Arabako Bertsozale Elkarteak indarrak batu dituzte egitasmo hau garatzeko, Amurrioko Udalaren eta Aiaraldeko Kuadrillaren babesarekin. 

Lehiaketa honen bidez, Aiaraldeko bertsolari gazteek (14 urte artekoek) aukera izango dute euren sormena trebatzeko. Talde bakoitzak hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu, eta bideo batean abestu beharko ditu, ondorengo galderari erantzunez: "Zer behar du munduan pixkat hobetzeko?". 

Azaroaren 27ra arte egongo da bideoak bidaltzeko tartea, galdetegi hau beteta. Sari banaketa ekitaldia, aldiz, abenduaren 11n izango da, Amurrio Antzokian. 

Iaz egin zen Aiaraldeko bideo-kopla lehiaketaren lehen edizioa, arrakasta nabarmenarekin: 36 bideo aurkeztu ziren orotara, ia 500 gazteren parte hartzearekin. Sari banaketa ekitaldiak ere ehunka lagun bildu zituen Amurrio Antzokian:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide