Etxebizitza Aiaraldean

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak bat egin du etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrarekin

Erredakzioa

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko langileak gaur goizean, grebarekin bat egiteko eginiko talde-argazkian. / Aiaraldea.eus

Langileen batzarrak aho batez egin du bat lanuztearekin. Faktoria itxita egongo da asteazken osoan, eta ildoek egun horretarako programatutako kontu guztiak bertan behera geratuko dira. 

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak bat egin du asteazken honetarako deitutako etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorraren deialdiarekin. Horrenbestez, kooperatibaren egoitza soziala den Faktoria itxita egongo da azaroaren 11n, eta gainontzeko jarduera publiko guztiak ere bertan behera geratuko dira.

Horrez gain, eskualdean egingo diren ekimen eta mobilizazioetara batzeko dei publikoa egin du Kooperatibak, "Aiaraldean bizitzeko behar den-dena! Etxebizitza, eskubidea!" lemapean. 

Kooperatibako langile-taldea ere adostasun osoz batu da deialdira eta, horrenbestez, ez du lanik egingo egun horretan.

Aiaraldea Komunikabidearena izango da salbuespen bakarra. Bertako kazetariek lan boluntarioa egingo dute grebaren jarraipena egiteko, eta horretara baino ez dira mugatuko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide