SEMAFek azaroaren 23ra mugitu ditu gaurko lanuzteak eta C-3 lineako zerbitzua ohikoa da

Aitor Aspuru Saez

Gaur normaltasuna da nagusi zerbitzuan, baina hilaren 17an eta 23an grebak itzuliko dira. / Aiaraldea.eus

Espainiako Gobernuak sektoreko segurtasunari buruzko dekretua onartu eta gero, bertan behera utzi dituzte gaurko lanuzteak, baina azaroaren 23rako deitu dute beste greba egun bat. Azaroaren 17an ere egongo da greba.

Renferen C-3 lineako zerbitzua ohikoa da gaur. Izan ere, tren gidarien sindikatuak ez du iragarritako lanuztea egin, Espainiako Gobernuak tren sektoreko segurtasunari buruzko dekretua onartu baitu.

Edonola ere, horrek ez du esan nahi makinisten borrokak tentsioa galdu duenik. Guztiz kontrara, gaurko lanuzteak greba bilakatuko dira azaroaren 23an (bi astelehen barru) eta horri gehitu behar zaio azaroaren 17rako (hurrengo asteartean) ere lanuztea egingo dutela.

Urdako istripu lazgarriaren ondoren, langile kolektibo horrek protesta oso indartsuak egin ditu eta bere eragina bistakoa izan da Aiaraldean, non gutxieneko zerbitzuak ere ez diren bete, C-3 lineako zerbitzua erabat kolapsatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide