Etxebizitza Aiaraldean

Greba orokorraren jarraipena %80tik gorakoa izan da Aiaraldeko fabrika nagusietan, sindikatuen arabera

Txabi Alvarado Bañares

Auto karabanak egin zituzten goizean Amurrio eta Laudioko industriaguneetatik. / Aiaraldea.eus

Tubos Reunidos eta Tubacexen izan du eragin handiena langile erakundeen aburuz, jarraipena %90tik gorakoa izan dela kalkulatu baitute. 

Kaleetan soilik ez, eskualdeko lantegietan ere nabarmena izan zen atzoko greba orokorraren eragina, sindikatuek azaldu dutenez. Langile erakundeek jasotako datuen arabera, jarraipenak %80ko langa gainditu zuen eskualdeko fabrika nagusietako produkzioko langileen artean, %90tik gora kokatuta Tubacex zein Tubos Reunidosen kasuetan. 

Hauek dira iturri sindikalek jasotako datuak, lantegiz lantegi:

  • Inauxa: %96ko jarraipena
    Produkzioa etenda
  • Aiala Vidrio: %80 inguruko jarraipena
    Produkzioa etenda 
  • Jez-Voestalpine: %85eko jarraipena
    Produkzioa etenda
  • Tubacex: %95 jarraipena hitzarmenpean dauden langileen artean
    Produkzioa etenda
  • Envases: %60ko jarraipena
    Produkzioa txanda batzuetan guztiz geldirik
  • Maderas de Llodio: %60ko jarraipena
    Produkzioa erdi etenda (makina batzuk jardunean)
  • Aianox: %50eko jarraipena
    Produkzioa erdi geldi txandaren batean
  • Tubos Reunidos: %90-95eko jarraipena
    Produkzioa etenda

Merkataritzan ere jarraipen zabala

Merkataritzan ere jarraipen zabala izan zuen atzoko greba egunak. Ez dago datu ofizialik, baina goizeko txanpan Laudio zein Amurrioko saltoki eta taberna gehienek jaitsi zuten pertsiana, Aiaraldea Komunikabideak eginiko jarraipenaren arabera.

Gainera, merkatal gune handiago batzuk ere ez ziren ireki, Laudio zein Amurrio BM edota Eroskiren supermerkatuak kasu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide