Sormenak udazkenean Faktorian ondu duena ikusteko aukera, larunbat honetan

Erredakzioa

Iazko Arte eman festaren irudi bat. / Aiaraldea.eus

Musikaz, antzerkiaz eta beste hainbat arte disziplinaz gozatzeko aukera eskainiko du Arte eman festak. 

Arte Hartze Zikloari amaiera emango dio Kultur Faktoriak larunbat honetan, Arte eman festarekin. Arratsaldeko seietan izango da saioa, eta sarrerak hemen eskuratu daitezke. 

2026ko irailetik azarora bitarte Faktorian garatutako sormen egonaldien emaitzak ikusi ahalko dira bertan. Izan ere, Itxaso Gardoki, Nerea Lizarralde, Andrea Berbois eta Jon Garrido Gallardo aritu dira Laudioko Industriaguneko euskararen pabilioian udazken honetan, bakoitza astebetez, sormen proiektu propioak garatzen. 

Hemen ikusi daiteke sortzaile bakoitzaren prozesuaren nondik norakoa:

Horrez gain, If Matxikoteren Hamaika erakusketaz gozatzeko aukera ere egongo da larunbat honetako zitan, artistak berak gidatutako aurkezpen batean. Bukatzeko, Hor-Hor musika talde xiberutarra igoko da oholtzara kontzertua eskaintzera.

Arte Hartze zikloaren azken edizio honek Euskal Herriko ekialde eta mendebaldeko artistak biltzea izan du xede, "euskarak zubi lana eginez eta sormena kolore zein forma anitzez jantziz". Hala azaldu zuten ekimenaren antolatzaile eta parte hartzaileek Azalera podcastean:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide