Faktorian garatutako sormena, oholtzara

Erredakzioa

Hainbat lagun bertaratu ziren larunbatean Laudioko Industriagunean kokatutako euskararen pabilioira.  

Arte Hartze Zikloari amaiera eman zioten larunbatean Kultur Faktoriako kideek, Arte eman festaren bidez. 

Udazkenean lau sortzaile egon dira Faktorian sormen-prozesuetan murgilduta: Itxaso Gardoki, Nerea Lizarralde, Andrea Berbois eta Jon Garrido Gallardo. Egonaldi horietan ondutakoak aurkeztu zituzten larunbat arratsaldean, hainbat lagunen aurrean. 

Horrez gain, If Matxikoteren Hamaika erakusketa ikusteko aukera ere egon zen (oraindik ikusgai dagoena Faktoriako ohiko ordutegian). Hor-Hor musika talde xiberutarraren kontzertuarekin amaitu zen arratsaldeko kultur maratoia.  

Argazkiak: Kultur Faktoria

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide