Faxismoari feminismoarekin erantzuteko aldarria zabaldu dute Aiaraldeko kaleetan

Erredakzioa

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean Aiaraldeko kaleak hartu ditu mugimendu feministak iluntzean. Atzera pausorik eman ez eta faxismoaren gorakadari feminismoarekin erantzuteko beharra aldarrikatu dute.

Ehunka herritar mobilizatu dira mugimendu feministak Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunearen harira eskualde osoan deitutako elkarretaratze eta mobilizazioetan.

Oldarraldi faxistaren aurrean, "atzera pausorik ez emateko deia" luzatu dute: "Etor daitekeenaren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatzen dugu gure borrokarako tresna gisa; erasoen aurrean, eskubideen ukazioaren aurrean, zerbitzu publikoen pribatizazioaren aurrean, gure bizitzekin negozioa egiten dabiltzanen aurrean".

Okondon, Orozkon, Urduñan, Arespalditzan, Amurrion, Artziniegan edota Laudion egin dituzte elkarretaratze eta mobilizazioak. Azken herri horretan ohiko kalejira egin dute jarraian Amagoia Elezkanoren lorategiraino, 2013an bere bikotekideak eraildako emakume hori gogora ekartzeko. 

Alderdi politikoen adierazpenak

Alderdi politikoen adierazpenak ere piztu ditu gaurko egunak. EH Bilduko emakumezko ordezkariek agerraldia egin dute goizean Amurrion hauteskundeen testuinguruan, "azaroaren 29an olatu feminista bat eraiki" behar dela aldarrikatzeko, "erreakzionarioak geldiarazteko". Laudioko EAJko kideek, aldiz, talde argazkia egin dute ahotsa altxatzeko "indarkeria matxista mota guztien aurka". 

Altzarrate Kirol Elkartearen ekimena

Altzarrate Kirol Elkarteak, bere aldetik, urteroko dinamika egin du Laudioko merkatariekin, establezimendu bakoitzari indarkeria matxistaren aurkako euskarri grafiko bat emanez. 

Argazkiak: Iratxe Murias Gonzalez, Aiarako Udala,, Aretako emakumeak, Orozkon Mairien Kolektiboa, Laudioko Mugimendu Feminista, Okondoko Udala, Artziniegako Mugimendu Feminista, Aimar Gutierrez Bidarte, Txabi Alvarado Bañares

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide