"Otsemeak aldarrikapen feminista eta feminismoaren apologia egingo duen taldea da"

Erredakzioa 2015ko urr. 1a, 13:24

MADDI ISASI (Lezama, 1995) Otsemeak sortu berri den taldeko kidea da. Otsemeak bihar bilera irekia egingo du 18:00etan Amurrioko Gaztetxean eta taldearen asmoa zein den azaldu du.

MADDI ISASI (Amurrio, 1995) Otsemeak sortu berri den taldeko kidea da. Otsemeak bihar bilera irekia egingo du 18:00etan Amurrioko Gaztetxean eta taldearen asmoa zein den azaldu du.

Zer da Otsemeak?

Amurrion sortu den neska gazteren talde bat. Gazte mugimenduan dauden gabeziak ikusi genituen. Ia ia ez dago nesken partaidetzarik eta horren harira hasi ginen biltzen eta ikusi genuen horrelako talde baten beharra zegoela Amurrion.
Gabeziak kaleko esparruan ikusi ditugu gehienbat. Egia da erakundeen aldetik zenbait kanpaina sustatzen ari direla, Beldur Barik adibidez.

"Baina guk ulertzen dugu gure eragin eremua kalea dela. Erasoak gertatzen direnean ez dago inor kalean salatzeko."

Amurrioko neska gazteon egoera ulertzen dugu ez dela normala, parte-hartze gutxi baitago, eta inork ez dio horri heltzen.
Momentuz neska gazte talde bat gara, elkartu dena hori aldatu nahian.

Zein izan da taldearen jarduera?

Egia esanda duela gutxi sortu da taldea. Amurrioko jaietan egin izan nahi genuen aurkezpena eta gainera Amurrioko jaien daten inguruan eraso matxista nahiko eman ziren, Gasteizen adibidez.
Alde batetik salaketa egin genuen eta bestetik gure izaeraren berri eman. Horretarako ekimen bat gauzatu eta informazio banatu genuen herrian.
Dena den oso talde berria gara eta ikasturte honetan garatu nahi dugu gure jarduera.  

Horretarako deialdi irekia zabaldu duzue, ezta?

Bai, bihar, ostiralean, 18:00etan bilduko gara Amurrioko Gaztetxean eta alde batetik taldea zabaldu nahi dugu eta bestetik neska gazteok dauzkagun beharrei buruz hitz egin nahi dugu. Eta hortik abiatuta planteatu beharko dugu nola egingo diogun egoerari aurre nahi duguna gauzatzeko. Ikasturte honi begira gehienbat.

Helbururen bat finkatu duzue taldean?

Alde batetik gazte mugimenduari begira nesken partaidetza areagotzea da helburuetako bat baina aldarrikapen feministak edo feminismoaren apologia egingo duen subjektu bat ere behar da.
Eta hori lotuta ematen diren erasoei ere erantzuteko ardura izan beharko genuke.

"Badauzkagu hainbat ideia nahikotxo buruan baina biharko asanblada ideia horiek guztiak mahai gainean jartzeko eta ideia berriei heltzeko unea izango da."

Ideia pilo daude: neskentzako autodefentsa tailer batzuk egitea, zineforuma...
Baina bihar landuko dugu guztia eta ea zer ateratzen den. Erronkak finkatu gabe daude baina gauzak aldatzeko nahia daukagu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide