Otsailaren 17an ospatuko dira Amurrioko Kintoak, aurten 18 urte betetzen dituzten amurrioarren omenez. Aurkeztu dute jada egitaraua. 19:30etan kalejira egongo da San Antonetik, Artziniegako Builaka batukadaren laguntzarekin. Akerbeltz taldeak joko du gero, 23:30etan. Gaua luzatzeko aukera egongo da, 2:30etatik aurrera DJ Ruba egongo baita musika jartzen.
Herriko kaleetatik abesten
Hortaz gain, herriko kaleetatik abestuko dute kintoek egun horretan, tradizioari jarraiki. 13:00ak aldera abiatuko dira, makila eskuan eta baserritar jantziak soinean dituztela. Herriko kale eta ikastetxeak bisitatuko dituzte. Bazkaria izango dute gero, Murgan.
Egongo da kintoen abestiak lehenago entzuteko aukera, otsailaren 4an Aiara ingurutik arituko baitira kantari.