Bazkidetza kanpaina abiatu dute Amurrioko Burubio Kultur Elkarteko kideek. Urteko 40 eurokoa izango da bazkidetza-kuota. “Elkarteari bere ibilbidean laguntzea” izango da bazkidetzaren funtsa.
Hala ere, hainbat onura izango dituzte bazkideek. Alde batetik, elkartearen jardunari buruzko informazio eguneratua jasoko dute, posta elektroniko bidez. Horrez gain, kuota ordaintzen dutenei zuzendutako “eskaintza bereziak” prestatuko ditu elkarteak.
Bi modutan egin daiteke bazkidetza: Burubio Kultur Elkartera bertaratuta edota burubioke@gmail.com posta elektronikora mezu bat bidalita.
Martxoa eta apirila oparoak
Egitarau oparoa prestatu du Burubio Kultur Elkarteak martxoa eta apirilerako. Martxoaren 25ean Kokein eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeek joko dute.
Apirilaren 1ean The Soulbreaker Company eta Arenna taldeen txanda izango da eta Storbais, Ikaära, Conflict Noise, Sinigami eta Amankomunena, aldiz, 7an. Mushkumena da momentuz iragarritako azken kontzertua: apirilaren 22an joko du talde aiaraldearrak.
Kontzertuei buruzko informazio gehiago hemen.