Aste Santuko Kanpusa antolatu du Amurrioko Zaraobe Saskibaloi Taldeak. Apirilaren 18tik 21era arte iraungo du ekimenak. Goizez egingo dira saioak, 10:00etatik 13:00etara.
Amurrioko udaletxera bertaratuta edo zaraobest@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita eman daiteke izena. 60 euroko kuota ordaindu beharko du parte hartzaile bakoitzak.