Zer dira ume goiztiarrentzako olagarroak?
Duela 4 urte Danimarkan abiatutako ekimena da olagarroena. Horien xedea da ume goiztiarrak laguntzea. Izan ere, haurrek tentakuluak besarkatzen dituzte zilbor-hesteak izango balira bezala eta horrek segurtasuna ematen die, amaren barruan egongo balira oraindik.
Horren ondorioz lasaitzen direnez, haurren oxigenoaren tasa hobetzen da odolean. Aldi berean, kableak kendu ditzatela ekiditen dute.
Bilketa puntua Amurrion
Elkartasun olagarroak ospitaletara bidaltzeko -Gurutzetara, besteak beste- bilketa puntua dago Karisma dendan. Bertako arduraduna Isabel García Alvarezek hartzen ditu denda ordutegian.
Bertan informazioa ematen die interesdunei olagarroak egiteko. Berez, kotoizko animaliek neurri jakinak bete behar dituzte eta ezin dute botoirik izan, adibidez.
Olagarroak egiteko auzolana
Isabelek aurreratu du deialdia egin nahi duela boluntarioak elkartzeko, guztiek batera olagarroak ehundu ditzaten.
2015ean ere elkartasun ekimena abiatu zuen Karismako jabeak Siriara mantak bidaltzeko.