Arabako gazte feministen topaketak egin dituzte, lehenbizikoz

Topatu 2017ko mai. 14a, 12:33

Arabako neska gazte feministen topaketak egin zituzten atzo Amurrioko gaztetxean. 

Gasteizko, Gorbeialdeko eta Aiaraldeko neska gazteak egun osoz elkartu ziren atzo Amurrion, Arabako gazte feministen topaketetan. 20 bat lagun elkartu ziren, eta eztabaidak zein tailerrak izan ziren nagusi. Goizean hainbat gai landu zituzten: eraso matxisten erantzun moldeak, espazio feministen beharra eta jai ereduak, besteak beste. Bazkalostean, aldiz, boteretzearen inguruko tailerra izan zuten. Topatu.eus atariak bideoan jaso du ekimena. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide