Hautatu berri dituzte aurrekontu parte hartzaileak sustatzeko AmurrioEKIN egitasmoaren azken fasera igaroko diren 20 proiektuak. Bilera ireki batean egin zuten hautaketa, hainbat irizpide erabilita, eta herri bozketaren bidez hautatuko dira behin betiko proiektuak.
Mota askotako proposamenak dira, baina inbertsioei lotutakoak dira guztiak, hori baitzen bete beharreko baldintzetako bat. 379 ideia jaso zituen udalak herritarren partetik. Horietatik 43 igaro ziren prozesu parte hartzailearen azkenaurreko fasera. Proposamen asko bateratu egin ziren, ideia bera adierazten zutelako. Beste batzuk, aldiz, bideragarriak ez direlako edo baldintzak betetzen ez dituztelako utzi dira albo batera.
Bozketa herritarra
Ekainaren 12tik 23ra izango dute 16 urtetik gorako amurrioarrek egitasmoak bozkatzeko aukera. Herritar bakoitzak hiru proiekturi eman ahalko die botoa. Udal-eraikinetan egongo dira botoak sartzeko ontziak, eta 20 proposamenen gaineko informazioa bidaliko da herriko etxe guztietara, ekaina hasieran.
Hemen ikusi daitezke 20 proiektuak: