Parte hartzerako aurrekontuetarako 20 proiektu finalistak hautatu dituzte

AmurriokoEKIN egitasmoaren aurkezpen baten irudia. / aiaraldea.eus

Bozketa herrikoiaren bidez hautatuko dituzte egingo diren proiektuak.

Hautatu berri dituzte aurrekontu parte hartzaileak sustatzeko AmurrioEKIN egitasmoaren azken fasera igaroko diren 20 proiektuak. Bilera ireki batean egin zuten hautaketa, hainbat irizpide erabilita, eta herri bozketaren bidez hautatuko dira behin betiko proiektuak.

Mota askotako proposamenak dira, baina inbertsioei lotutakoak dira guztiak, hori baitzen bete beharreko baldintzetako bat. 379 ideia jaso zituen udalak herritarren partetik. Horietatik 43 igaro ziren prozesu parte hartzailearen azkenaurreko fasera.  Proposamen asko bateratu egin ziren, ideia bera adierazten zutelako. Beste batzuk, aldiz, bideragarriak ez direlako edo baldintzak betetzen ez dituztelako utzi dira albo batera.

Bozketa herritarra
Ekainaren 12tik 23ra izango dute 16 urtetik gorako amurrioarrek egitasmoak bozkatzeko aukera. Herritar bakoitzak hiru proiekturi eman ahalko die botoa. Udal-eraikinetan egongo dira botoak sartzeko ontziak, eta 20 proposamenen gaineko informazioa bidaliko da herriko etxe guztietara, ekaina hasieran.

Hemen ikusi daitezke 20 proiektuak:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide