Probarik egin gabe eta txistu artean joan dira Eusko Jaurlaritzako aztertzaileak Zaraobe Institututik

Erredakzioa 2017ko mai. 24a, 20:54

Eusko Jaurlaritzako aztertzaileek ez dute probarik egin Amurrioko Zaraobe Institutuan. Izan ere, ikasleek klaseko ateak itxi dituzte eta batzuk sarreran elkartu dira protesta egiteko.

Txistuen artean joan dira Eusko Jaurlaritzako 3 aztertzaileak Zaraobe Institututik. Ikasle ugari elkartu da azterketa eragozteko, eta lortu egin dute. Ondorioz, iragarritako plantoa gauzatu dute.

08:30ean ikastetxean biltzeko deialdia egin zuen Ikasle Abertzaleak taldeak eta elkarretaratzearen ostean giza katea osatu dute hezkuntza zentroa inguratzeko.  Eskualdeko hainbat gaztek parte hartu dute.

11:00etan manifestazioa abiatuko dute Herriko Plazatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide