U18F selekzioarekin arituko da Madelen Urieta Gutierrez amurrioarra hautatzaile gisa Sopronen (Hungria) jokatuko den Europako Txapelketan, Espainiako Saskibaloi Federazioak hala eskatuta. Abuztuaren 5etik 13ra izango da norgehiagoka.
Honakoa ez da amurrioarra selekzio bateko kide gisa arituko den lehen aldia. Iragan udan U20F selekzioko ekipo teknikoko kidea izan zen. Urrezko garaikurra lortu zuen talde horrek Portugalen jokatutako Europako Txapelketan.
Gasteizko Araski taldeko kidea da Urieta.