Amurrioko Udalak 5.000 euro emango dizkio urtero Burubio elkarteari musikagintza sustatzeko. Herriari egiten dion ekarpena interesgarria dela eta, udalaren eta elkartearen interesak bateratu dituzte.
Hala, Burubiok herriko jaietarako kontzertuak proposatuko ditu, baita maketa lehiaketa antolatu ere. "2017an garatuko dira ekintzak", erantsi du Josune Irabien alkateak. Musika Eskolari ere bultzada emango diote, Burubioko hainbat espazio erabiliko baitira eskolako entseguetarako. Bestalde, ikasturte amaierako grabaketa bertan egingo dute, Burubioko soinu estudioa baliatuta. Burubioko kideek erantsi dutenez, asteburu musikala antolatzea ere zehaztu dute.