Hiru egunez luzatuko da Baranbion Ahutz Egunerako prestatutako egitaraua. Ostiralean (ekainak 9) emango zaio hasiera. Solasaldia eta afaria egingo dira. Egun nagusia, ordea, igandea izango da. Goizeko zortzietatik aurrera egongo da ahuntz azienden feria Garrastatxuko ermitan. Azpigorri eta Azpizuri ahuntzen XI. Lehiaketa ere egingo da goizean, baita mendi ibilaldia ere. Herri bazkariarekin eta erromeriarekin emango zaio amaiera egunari. Astelehenean, aldiz, meza egongo da ermitan.
EGITARAU OSOA
Ekainak 9, ostirala
20:00 // Solasaldia
21:30 // Parte hartzaileentzako afaria
Ekainak 11, igandea
8:15 // Ahuntzen XI. Lehiaketa
8:15 // Ahuntz azienden feria (arraza guztiak).
8:00 // II. Garrastatxuko Mendi Martxa
12:00 // Meza Garrastatxuko Santutegian
13:30 // Akerren pisaketa
14:15 // Azpigorri eta azpizuri ahuntzen XI. Lehiaketaren sari-banaketa
14:45 // Herri bazkaria
17:00 // Erromeria
Ekainak 12, astelehena
12:00 // Meza