Abian jarri du Amurrioko Udalak “Eskatu euskaraz eta saria irabazi!” kanpaina. Amurrioko 26 saltoki eta tabernek hartuko dute parte kanpaina horretan. Bezeroengan euskara sustatzea izango da egitasmoaren xedea.
Establezimendu horietako arduradunengana euskaraz zuzentzen diren herritarrek jasoko dute txartela. 3 txarteletatik batek izango du saria. 100 opari baino gehiago banatuko dituzt horrela ekainaren 22ra arte, egun horretan amaituko baita dinamika.
Kartel honetan ikusi daiteke zeintzuk diren kanpainan parte hartzen ari diren establezimenduak:
_content.jpg)