Udako Campusa egingo du Zaraobe Klubak, gazteengan saskibaloia sustatzeko. 1999-2010 urteen artean jaiotako gazteei bideratua dago ikastaroa, eta bi astez luzatuko da: ekainaren 26tik 30era eta uztailaren 3tik 7ra.
Astebete egoteko asmoa dutenek 65 euro ordaindu beharko dituzte; eta 115 euro, aldiz, bi asteetan egongo direnek.
Udalera gerturatuta edo zaraobest@gmail.com helbidera mezua bidalita eman daiteke izena.