Kanpaina arkeologiko berria egingo dute udan, Elexazarren dauden erromatarren garaiko aztarnak ikertzen jarraitzeko. Gune horretan egiten den zazpigarren kanpaina arkeologikoa izango da aurtengoa, eta uztaileko lehen hamabostaldian gauzatuko da.
Antolatzaileek jakinarazi dute indusketan parte hartzeko boluntarioen bila ari direla. Adinez nagusikoa izatea da parte hartzeko bete behar den baldintza bakarra, “ikasteko eta gure inguruko historia galdua ezagutzeko ilusioa izatearekin batera”.
Interesdunek mezu bat bidali behar dute elexazar@gmail.com helbide elektronikora, euren datuak eta kontaktua emanez.