Lurpeko pasabidea ez ezik, igogailuak ere jarriko dituzte. Horrez gain, sarrerak eta hesiak egokitu beharko dira eta nasak luzatu eta altuera moldatu, irisgarritasuna errazteko asmoz. Egungo pasabideak kenduko dituzte eta markesina berriak eraikiko dituzte.
Urduñan antzeko obrak egiteko kontratua esleitu du dagoeneko ADIFek eta Aretako geltokian gauza bera egingo duela aurreratu du.