Irisgarritasuna Aiaraldean

ADIF hitzemandako epeak betetzen ari ez dela salatu du Maria Luisa Goikotxeak

Erredakzioa 2017ko mai. 30a, 18:15

Irisgarritasuna aldarrikatzeko Urduñako geltokian eginiko ekimen baten irudia. / Antonio Muñoz

929.433 euroko aurrekontuarekin esleitu ditu ADIFek Urduñako geltokiaren irisgarritasuna hobetzeko obrak.

Maria Luisa Goikoetxeak salatu du ADIF ez dela hitzemandako epeak betetzen ari. “Eurekin Madrilen izan nuen bileran agindu zidaten bagoi egokitua udarako jarriko zutela, baina horretarako obrak eginak egon behar dira lehendabizi, eta obraren lizitazioarekin baldin badaude oraindik...”, adierazi du.

Esleitu berri ditu ADIFek Urduñako tren geltokiko obrak,  929.433 euroko aurrekontuarekin. Hainbat hobekuntza egingo dituzte: bi nasen altuera areagotzea, nasa batetik bestera igarotzeko arrapala eta barandak jartzea, sarreraren ber-antolaketa egitea, LED motako argiteria instalatzea, hainbat gela berritzea eta hesiak ezartzea espazioen arteko banaketak egiteko.

Obra gehiago
Hori ez da izango ADIFek egingo duen obra bakarra Urduña eta Bilbo arteko C-3 linean. Amurrion ere hainbat inbertsio egingo dituzte geltokia irisgarria bihurtzeko, eta badago baita Aretan hainbat obra egiteko diru-partida bat ere, Espaianiko Aurrekontu Orokorretan EAJk PPrekin adostutakoa.  

Maria Luisa Goikotxeak 2015ean ekin zion sinadurak biltzeari Renfe eta Adifi C-3 linean irisgarritasuna bermatzea eskatzeko. 120.000 sinadura biltzea lortu zuen, eta Espainiako Sustapen Ministeriora eraman zituen martxoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide