Bizitzeko toki atsegina da Amurrio, herriko adinekoekin eginiko diagnostikoaren arabera

Erredakzioa 2017ko uzt. 3a, 19:00

Herriko adinekoen bizi kalitatea hobetzea da proiektuaren xedea. / aiaraldea.eus

Hamar bilera egin eta 150 galdetegi bete dituzte diagnostikoa osatzeko.

Amurrioren gaineko diagnostiko bat osatu du Amurrio Lagunkoia ekimenak. Bi dira azterketa hori osatzeko baliatu diren baliabideak. Alde batetik, hamar bilera ireki egin dituzte herriko adinekoekin. Bestetik, galdetegi bat zabaldu dute herritarren artean, eta 150 erantzun jaso dituzte guztira.

Modu horretan osatu dute herriari buruzko diagnostikoa, eta plazaratu dituzte dagoeneko azterketa horren ondorio batzuk. Ondorio nagusia honakoa da: kontsultatu diren adineko auzokideen % 89,7arentzat bizitzeko “oso atsegina” edo “atsegina” dela Amurrio. Hauek dira azaleratu diren udalerriaren alde onetako batzuk: berdegune eta plaza asko daudela, irisgarritasuna geroz eta handiagoa dela, “ibilbide osasungarri” ugari daudela eta aisialdi eta kirol eskaintza handia dagoela.

Hobetu beharreko gauzak
Hala ere, diagnostikoak azaleratu ditu baita hobetu beharreko hainbat kontu: Plaza eta berdeguneetako ekipamenduak -komunak, bereziki- hobetu behar direla, gune jakin batzuetako irisgarritasuna handitu behar dela, garraio publikoa irisgarriagoa izan behar dela eta etxebizitzak mendekotasun-egoetara moldatzeko dauden laguntzak ezagutarazi behar direla.

Udaletik aurreratu dute diagnostikoan sakontzen jarraituko dutela datozen hilabeteetan. Proiektuaren dinamizatzailea den Unai Arrietak azaldu du “etengabeko prozesu bat” dela Amurrio Lagunkoiak planteatzen duena. “Udalerri lagunkoi bat sortzea da asmoa, pertsona nagusiak kontuan izango dituena”.

Iaz sortu zen Amurrio Lagunkoia egitasmoa, Eusko Jaurlaritzak abiatutako Euskadi Lagunkoia proiektua eredutzat hartuta. “Sare txiki bat osatzea da helburua, talde motor baten bidez”, azaldu du Amurrioko alkatea den Josune Irabienek. “Erreferenteak izan nahi dugu adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko aurrera egiten duten udalerrien artean”, gaineratu du Estibaliz Sasiain zinegotziak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide