Gobernu Taldeak “gaitasun eta lidergo eza” duela salatu du EH Bilduk, ADIFek iragarritako obrak direla eta

Erredakzioa 2017ko uzt. 13a, 17:00

Lurpeko pasabidea jarriko du ADIFek Amurrioko geltokian, besteak beste. / aiaraldea.eus

Koalizioak Gobernu Taldeari leporatu dio ADIFek geltokian egingo dituen obren berri komunikabideei ematea euri baino lehen.

ADIFek Amurrioko geltokian iragarri dituen obren inguruko prentsa-oharra plazaratu du EH Bilduk. Koalizioak Udal Gobernu taldeari leporatu dio obra horien berri prentsan ematea lehenbizi. “EH Bilduren ustetan, albiste hau Amurrioko Udala osatzen dugun talde politiko ezberdinei jakinarazi beharko litzaieke, honek duen interesa eta garrantziaz gain, hezibide eta adeitasunagatik”.

Mozioa
EH Bilduk adierazi du ekainaren 8an mozio bat aurkeztu zuela udalean, ADIFi hainbat obra egitea eskatzeko, eta PP, PNV eta PSEk mozio hori Udal Osoko Bilkuran eztabaidatzearen aurkako botoa eman zutela. Jarrera hori “doakoa eta nahiko desegokia” izan zen, koalizioaren ustez.

Hortaz gain, EH Bilduko kideek adierazi dute Udalak “lehenengo momentutik” izan beharko lukeela ADIFek egingo zuen obraren jakitun.  “Asko eragiten gaituelako, pertsonen segurtasunagatik, pertsona horien mugikortasunagatik eta baita eremu horren etorkizun urbanistikoagatik ere”. Horregatik, talde politikoak uste du alkatea ez dela “espero bezala” aritu. “Akats historiko bat izan da, eta ez da lehena”.

Ikusi EH Bilduren oharra osorik hemen:

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide