Ibai Ruizek Chock Dee gimnasioa irekiko du irailaren 4an, baina hori baino lehen izen bereko borroka taldea sortu du. Momentuz, bera bakarrik lehiatu da Amurrion eta Zornotzan, baina 25 lagunek eman dute izena eta horien artean batzuk trebatu nahi ditu lehiaketetan parte har dezaten.
Chock Dee ("zorte on" tailandiarrez, bertan egon baita amurrioarra entrenatzen denbora luzez) proiektuan, borroka arteak baino eskaintza zabalagoa egingo du Ibai Ruizek. Kick Boxinga eta K-1 ez ezik (umeentzat zein nagusientzat), crossfit TRX, Spartan Trainning, Zumba, Pilates, Dantza Afrikarra, gimnasia, Stretching eta ballet klaseak ere emango ditu.