Gaur arratsaldean egin da Amurrion Santiago Abascal Escuza politikariaren hileta. Ehunka lagun bertaratu dira ekitaldira, hainbat alderdietako kideak tartean. Euskadiko PPko presidentea den Alfonso Alonso izan da bertaratuetako bat. VOX alderditik, aldiz, Jose Antonio Ortega Lara egon da -Abascalen semea, Santiago Abascal Conde, baita VOXen presidentea-.
Egon dira baita eskualdeko hainbat politikari: Aiarako PPko presidentea den Joseba Elejalde edota Amurrioko alkatea izandako Pablo Isasi, besteak beste.