Luisa Ibarrola podiumean lekua lortu zuen asteburuan Cofrenten, Valentzian, Espainiako Mendi Txirrindula Txapelketan. Miriam Palaciosek eta Sara Yustok bakarrik gainditu zuten saratxoarra.
Ibarrolak ordubete, 17 minutu eta 55 segundo behar izan zituen ibilbidea bukatzeko. Esan bezala, Ibarrola iazko txapelduna izan zen, baina aurten kategoria aldatu du eta kadete mailan aritu ordez, juniorrean lehiatu da.