Gazteentzako trebakuntza beketan izena emateko epea zabaldu dute

Erredakzioa 2017ko abu. 2a, 07:00

Amurrio Bidean sozietate publikoak kudeatuko du plana. / aiaraldea.eus

Hamabi gazte onartuko dituzte guztira programan.

Praktiketako prestakuntza-programa bat jarri du abian Amurrioko Udalak, “gazteen artean enplegua sustatzeko”. Hilean 800 euroko diru-laguntza emango zaio programan parte hartzen duen gazte bakoitzari, aurtengo azaroaren 1etik 2018ko apirilaren 28ra

Udaletik azaldu dute prestakuntza programa hori Amurrio Bidean sozietate publikoak kudeatzen duen Hazilan proiektuari lotua dagoela. “2016an egin zen Hazilan proiektuaren lehen edizioa, eta 9 gaztek parte hartu zuten”, azaldu dute tokiko erakundetik, “2017an beste edizio bat abiatuko da, eta parte-hartzaileei zeharkako konpetentziak eta konpetentzia teknikoak irakatsiko zaizkie, ondoren enpresetan praktikak egin ditzaten edo planteaturiko erronkei erantzun diezaieten”.

50.000 euroko partida
Horta gain, Udaletik gogorarazi dute 50.000 euroko partida sortu dutela aurtengo aurrekontuetan, “Gazteen Ebplegu Plana” sortzeko.   “Plan horren bitartez, ikastaroak egingo dira eta enpresetan trebatzeko bekak emango dira, bideragarritasun-planak egitearekin bat”,  Estíbaliz Sasiain zinegotziaren hitzetan.

Betebeharrak
Hauek dira izena emateko bete beharreko baldintzak:

a. Amurrioko udal-barrutian egotea erroldatuta, gutxienez duela sei hilabetetik.

b. Unibertsitateko lizentziatura, gradua edo diplomatura eta/edo goi-mailako prestakuntza-zikloa bukatua izatea.

c. Helburu berbera edo antzekoa duen beste beka edo laguntzarik ez jasotzea aldi berean.

d. Ez egitea lan ordaindurik beka jasotzen ari den aldian, edo, lanean ari bada, lan hori ez izatea astean 20 ordutik gorakoa.

e. Amurrio Bideanek (Amurrioko Udaleko tokiko garapenerako sozietatea) antolaturiko eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzaturiko Hazilan prestakuntza-ekintzan parte hartzea edo parte hartu izana beka hauek iragarri diren urtean. Bekaren bat hutsik gelditzen bada, aurreko deialdian edo deialdietan Hazilan prestakuntza-ekintzan parte hartu duten pertsonek eskuratu ahal izango dute.

f. 1974ko urtarrilaren 1a baino geroago jaio izana.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide