Nerbioi Bizirik plataformako zenbait kide bertaratu dira Gasteizera Zadorra Bizirikek eskainitako prentsaurrekoa babesteko. Talde ekologistak bi salaketa jarri ditu Arabako Fiskaltzarekin batera.
Horietako bat Aiaraldeari dagokio, pasa den astean gertatutako isurketaren harira, alegia. Bestea Aldanondo enpresaren aurkakoa da, Zadorran hainbat gai kutsakor isurtzeagatik maiz.