Lanuzteak eta elkarretaratzea egin dute Tubos Reunidoseko langileek gaur, fabrikako bulegoen aurrean. Enpresako zuzendaritzak ezarri nahi duen "lanpostu suntsiketa" salatu nahi izan dute horrela. Hilaren 31an azaroaren 2an, 7an eta 9an ere mobilizatuko dira.
Langileek adierazi dute Ertzaintza bertaratu dela protestara, baina ez da istilurik egon.