Abenturaz jositako Mendi Jardunaldiak antolatuko dituzte Amurrion

Aimar Gutierrez Bidarte 2017ko aza. 14a, 12:35

Azaroaren 17an Eñaut Izagirre Elgoibarko glaziologoa izango da Amurrion Patagoniako izotzen artean bizitako esperientziak azaltzen. / Eñaut Izagirre

“Mendi Jardunaldiak” antolatuko dituzte aurten ere Amurrion. Azaroaren 17tik azaroaren 25era mendia eta abentura izango dituzte mintzagai.

Mendiko Lagunak taldeak hainbat hitzaldi eta proiekzio antolatuko ditu. Ekintza guztiak Amurrioko Katekesi aretoan gauzatuko dituzte, 19:30ean.

Azaroaren 17an Eñaut Izagirre Elgoibarko glaziologoa izango da Amurrion Patagoniako izotzen artean bizitako esperientziak azaltzen. “Incognita Patagonia” da aurkeztuko duen lanaren izenburua: Kartografia, alpinismoa eta ikerketa uztartzen dituen belaontzi bidaia.

Larunbatean, azaroak 18, alpinismoaren txanda izango da. Iker Madoz  Iruñeako eskalatzaileak bere ibilbidearen berri emango du, hastapenetatik Andeetan edota Himalayan burututako azken proiektuetara.

Txangoa
Azaroaren 19an, aldiz, 11 kilometrotako txangoa antolatuko dute Larragorri mendi magaleko aztarnategi arkeologikoak ezagutzeko. Ibilaldia 09:00etan abiatuko da Done Erroke baselizatik eta Juanjo Hidalgo Laudioko historialariak gidatuko du.

Hurrengo ostiralean, azaroak 24, bideo-proiekzio batekin helduko diete berriz jardunaldiei. Luis Arrieta mendi-eskiatzaileak Skimetraje jaialdian saritutako “Bizi” film laburra aurkeztuko du. Arrietaren beste bi pelikula gehiago proiektatuko dira, aurrekoaren jarraipena den “Bizi II” eta ekoiztu duen azken proiektua: “Chamonix-Arolla”.

Azaroaren 25ean emango diete bukaera Mendi Jardunaldiei. Egun horretan bederatzi urtez luzatu zen mundu zeharreko bidaiaren berri ematera etorriko da Salva Rodriguez, Granadako zikloturista. Azkenik, XXI. Gorobel Ibilaldiko argazki eta bideo laburren sari banaketa egingo dute.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide