Sei bertsolari arituko dira igandeko finalaurrekoan

Erredakzioa 2017ko aza. 17a, 09:00

Bañueta kiroldegian izango da zita. / Bertsozale Elkartea

Gaur da internet bidez sarrerak erosteko azken eguna. Hemen egin daiteke.

Amurrion izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hurrengo  zita. Finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioa egingo da igandean Bañueta kiroldegian, 17:00etan.

Sei bertsolari arituko dira norgehiagokan: Beñat Gaztelumendi Arandia, Nerea Ibarzabal Salegi, Sustrai Colina Acordarrementeria, Jon Maia Soria, Etxahun Lekue Etxebarria eta Jon Martin Etxebeste. Aintzane Irazusta Arzallus izango da aurkezlea. Bertsosarrerak.eus atarian erosi daitezke sarrerak. Aiaraldea hedabideak jarraipen berezia egingo du, atarian ikusi ahalko da zuzenean emanaldia. 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide