Galdetegia egin dute Goikolarran eta Landakon, Good Local Adapt proiektuaren lehen pauso gisa. 164 bizilagunek erantzun dute inkesta, eta horien % 90ak azaldu du kezka klima aldaketak herrian eragin ditzakeen ondorioengatik eta %73ak adierazi du beharrezkoa dela instituzioen eta herritarren arteko lankidetza ematea alor horretan.
Klima aldaketaren inguruko kontzientziazioa sortzea da egitasmoaren xedea. Europar Batasunak finantzatu du ekimena eta bi urteko iraupena izango du.
Udalaren “jasangarritasuna” saritu dute
Saria jaso du Amurrioko Udalak “Guztion artean eginez” enpresa-foroan, paper ekologikoa erabiltzeagatik. 2015. urtetik aurrera % 100 birziklatutako zelulosa ekonaturala erabili du tokiko erakundeak. Material horrek ez du produktu kimikorik eta % 100 jasangarria da ingurumenarekin. “Tamaina ertaineko 51 zuhaitz salbatzen eta eguratsera 2883.6 kilo CO2 igortzea ekiditen lagundu dugu”, jakinarazi dute udaletik.
Txerra Molinuevo zinegoztiak jaso zuen saria, Bilbon eginiko ekitaldian: