Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak aurkeztutako garapen planaren barruko lehenengo neurrien kontra azaldu dira langileak.
Enpresak duen 300 milioi euroko zorra langilei ordainarazi nahi zaiela salatu dute. Lanpostuen murrizketa, lan baldintzen kaskartzea eta langileen segurtasuna zalantzan jartzea prekarizazioan sakontzeko pausuak direla adierazi dute enpresa batzordeko kideek.
Mobilizazioa hurrengo astelehenean
Egoera horrek beharginei ez ezik eskualde osoari eragiten diola mahaigaineratu dute eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diote herritar orori. Azaroaren 27rako egin dute deialdia, 19:30ean Amurrioko Juan de Urrutia plazan.