Arabako Foru Aldundiak oharra zabaldu du jakinarazteko Amurrioko Udalean ordezkaritza duten alderdiekin bilera egin dutela, A-625 errepidean egin nahi dituzten zenbait hobekuntza azaltzeko. Zehazki, industria poligonoaren sarrerari dagokiena.
Edonola ere, oharrean Aldundiak adierazi zuen lanen eragina izango duten Administrazio Batzarrekin elkartuko direla eta Saratxo Bizirik Plataformak guztiz ukatu du hori.
Plataformako kide batek ziurtatu du ez dutela proiektuaren aldaketen berririk jaso.