Igandean Espainiako Ziklokros Txapelketa eskuratu ostean, Luisa Ibarrolaren hurrengo helburua da Munduko Kopan aritzea otsailaren lehen asteburuan.
Bere hautaketa zabaldu ez ezik, Espainiako Txirrindularitza Federazioak jakinarazi du Luisa Ibarrolak, beste 5 kirolari junior eta SUb-23rekin batera, beka lortu duela. Horri esker Munduko Kopako beste bi probatan egongo da Nommay Pays de Montbéliard-en -Estatu Frantsesa- eta Hoogerheide -Holanda-. Asteburu honetan eta hurrengoan izango dira lasterketak.