Urteko lehenengo azoka garrantzitsua da Amurrioko San Anton Armuru azoka. Ehundik gora ekoizlek parte hartzen dute bertan eta Arabako bigarren azokarik handiena da.
Tradizioak eta berrikuntzak
Berrikuntza ugarirekin etorri da aurtengo San Anton Armuru azoka, besteak beste, Gazte Alaiakek jasoko du enkantean bildutako dirua eta Amurrioko Eskaut Taldearen iniziatibaz txerriaren zozketa berreskuratu dute.
Postuetako saltzaileak oso pozik agertu dira azokan jasotako harrerarekin. Euskal Herriko txoko guztietatik bertaratu dira Amurriora esnekiak, ogia, fruta, txerrikiak eta beste hamaika produktu saltzera.