Beste behin jarri ziren mahai gainean kutsagarrien isurketak ibaian eragindako kalteak, oraingoan uraren kalitatea kontrolatzeko puntuak jartzea izan zen eztabaidagai nagusia.
Mugikortasuna gai nagusi
Mugikortasunaren eztabaidak pisua hartu zuen osteguneko bilkuran. Herriko aparkaleku plazak eta BAT garraio publikorako txartelaren errekarga postuen inguruan aritu ziren Alderdi Popularrak aurkeztutako bi mozioen harira.
Tokiko erakundeen finantzaketa ezbaian
Eskualdeko beste hainbat udalbatzetan egin bezala, tokiko erakundeen finantzaketarako foru funtsaren gaineko mozioa aurkeztu zuen EHBilduk. Koalizioak 20 urte berrikusia izan gabe daramatzan finantzaketa sistema aldatzeko eskatu zuen, horrela era egokian erantzun ahal izateko gaur egun tokiko erakundeek dituzten eskumenei.