Tokiko Erakundeen finantzaketa eztabaidagai Artziniegako udalbatzan

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko urt. 6a, 09:00

PPko zinegotziaren auzentziak berdinketa eragin zuen gai-ordeneko puntuen bozketan. / Aiaraldea.eus

Artziniegako EHBilduk Tokiko Erakundeen finantzaketaren inguruan aurkeztutako mozioa eztabaidatu zen urtarrilaren 4ko Udal Osoko Bilkuran. Espaloietako obrak, udalaren komunikazio kanalak edota autokarabanen aparkaleku berria izan ziren, besteak beste, udalbatzan landutako gai nagusiak.

"Arabako tokiko erakunde, udal eta koadrilek azken urteetan garatutako gizarte-premiei erantzuteko zerbitzu eta eskumen ugari hartu dituzte euren gain", adierazi zuen EHBilduk osteguneko Udal Osoko Bilkuran. Tokiko Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa eguneratzeko premia larria azaldu zuen koalizioak plenoan, tokiko autonomia hori indartze aldera.

Bere aldetik, EAJk emendakin bat aurkeztu zuen oposizioko talde nagusiak plazaratutako mozioaren harira. Halaber, bi talde politikoek bat egin zuten Tokiko Erakundeen Finantzaketarako Foru Funtsa eguneratzeko Arabako Foru Aldunditik diseinatzen ari den ponentziaren berehalako tramitazioarekin.

Arabako hainbat udalerritan landutako mozioa izan zen bilkuran landutakoa. Laudion, esaterako, abenduko Udalbatzan eztabaidatu eta aurrera atera zen.

Bestelako kezkak
Gaztelekuaren kudeaketa irizpideen eta udalaren komunikazio politikaren gaineko kezkak ere aiptu zituzten. Espaloien obrei dagokienez, Udal Gobernuari hauei behingoz ekiteko erregua luzatu zion EH Bilduk. Azken ekaitzaldiek eragindako kalteak eta hauen gainean hartutako neurriak ere izan zituzten hizpide.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide