"Txikitan, kintoak Ikastolara heltzear zeudenean poza sentitzen genuen, orain beste aldetik biziko dugu"

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko urt. 31a, 17:14

Herriko 87 gazterekin batera kantuan aterako da Lorea Perez asteburuan. / Lorea Perez Rois

LOREA PEREZ ROIS (Amurrio, 2000) kintoa izango da aurten. Herriko ohitura zaharrak jarraitzeko kantuan aterako dira dozenaka gazte Amurrioko auzo eta baserri guztietatik Agate Deuna bezperan. 

Agate Deunaren bezperarekin batera kalera ateratzen dira Amurioko Kintoak, aurten noiz aterako zarete kantuan?
Asteburu honetan kalera aterako gara kantatzera igandean, hain zuzen. Goizean goiz denak elkartuko gara Amurrioko Plazan eta gero norberak dagokion ibilbideari ekingo dio.

Ibilbidean zehar Amurrioko auzo zein herrixketatik kantuz ibiliko gara eta, azkenik, Amurrion bilduko gara berriz azken kantua egiteko.

Zenbat gazte elkartuko zarete guztira?
Aurten 18 urte bete behar ditugun 87 gazte elkartuko gara.

Nola antolatuko zarete herriko auzo eta herrixka guztietatik igarotzeko?
Taldeetan banatuko gara eta talde bakoitzari Amurrioko zonalde bat dagokio, bertako herri, etxe, baserri, ikastetxe eta lantegiak bisitatzeko. Inor ez da gure kantuak entzun gabe geratuko!

Zer da zuretzat kinto izatea?
Kintoen jaia zerbitzu militarra egin aurreko ohitura bezala sortu zen. Lehen zuen intentzioarekin ados ez egon arren, gaur egun beste jai bat bihurtu da eta horrek poztasuna sortzen dit.

Azken finean, txikitatik nahi izan dugu bi egun hauek zuzenean bizitzea. Kintoak ikastolara heltzen ari zirela esaten zigutenean, urduritasuna eta poza sentitzen genuen, orain bizipen guzti horiek beste aldetik ikusteko irrikitan nago.

Agate Deuna igarota kintoen jaia ospatu ohi da Amurrion, aurtengo kintoek zer prestatuko duzue?
Kintoen jaia otsailaren 16ean ospatuko dugu, egun horretarako arratsalde-gaueko egitaraua prestatu dugu: 20:00etan Burrumba eleltrotxaranga, 22:00etan Aiaraldeko Soinu Sistema eta gauari amaiera emateko Dj Ruba.

Erlazionatuak

ERREPORTAJEA: Kintoak, tradizioaren metamorfosia

Txabi Alvarado Bañares 2014 ots 02 Amurrio   Urduña

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide