Julen Ibarrolaren aldeko elkartasun hariak, etenik ez

Erredakzioa 2018ko ots. 9a, 13:07

Ertzaintzak gazte bat identifikatu du gaur goizean eginiko mobilizazioaren amaieran, errotuladore batekin "Julen libre" idazteagatik.

Ekintza ugari egin dira eskualdean aste honetan Julen Ibarrolaren alde. Asteazkenean elkarretaratzeak egin ziren hainbat ikastetxeetan, eta atzo kotxe-karabana luze bat aritu zen Amurrioko kaleetan barrena, gazte amurrioarraren aurkako espetxeratze agindua salatzeko.

Kazerolada
Gaur goizean, aldiz, kazerolada egin dute herriko kaleetan barrena:

Ertzaintzak gazte bat identifikatu du mobilizazioaren amaieran, errotuladore batekin "Julen libre" idazteagatik:

Elkartasun mezu ugari
Eragile ugarik erakutsi nahi izan diote elkartasuna Ibarrolari. Laudioko EH Bilduk prentsa-oharra plazaratu du “euskal gazteriaren kriminalizazioaren aurka eta adierazpen askatasunaren alde”. Gaur arratsaldeko zazpietan Amurrion egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu du talde politikoak.

LAB sindikatuko delegatuek ere elkartasun mezua helarazi diote astelehena baino lehen kartzelan sartzeko agindua duen gazteari:

Iñauxako langileak ere lerrokatu dira gazte amurrioarraren askatasunaren alde:

Habemus Papam musika taldeak ere bat egin du Ibarrolaren askatasuna aldarrikatzeko deitu diren mobilizazioekin. “Kasu honetan espainiar estatuaren mendeku politikoa gure atzaparretan bizi izan dugu”, adierazi dute ,“gazte independentista eta konprometitua izateagatik espetxeratuko dutelako gure laguna den Julen”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide