Iragan asteburuan Irlandako Sligo herrian ospatu zen 2018ko Mugendo Opena, Sligoko Unibertsitateko kiroldegian. Bertan izan ziren Euskadiko Mugendo Eskolak.
Jesus Maria Platón ere gerturatu zen zitara. Mugendo irakasle amurrioarrak saria jaso zuen antolakuntzaren partetik, mugendoaren garapenaren alde egindako lanagatik. Urteak daramatza Platónek mugendoa hedatzen, hezitzaile zein kirol alorretan. Amurrion bertan mugendo eskola du:
Euskal Herriko ordezkaritzak hainbat garaipen lortu zituen Irlandan. “Oso esperientzia baliagarria” izan zen, euren hitzetan. Irlandako mugendo eskolekin “giza eta kirol harremanak estutzeko” aukera izan zuten parte hartzaileek.