Alfredo Remirez amurrioarra agertzen da Madrilgo Arte Garaikidearen Nazioarteko Feriak -ARCO- zentsuratutako erakusketa batean. Presos políticos en la España contemporánea zen esposizioaren izena, eta Estatu Espainiarreko 74 preso politikoren kasuak biltzen zituen, horietako 24ren argazkiekin batera.
Oriol Junqueras, Arnaldo Otegi, PCE(r)eko edota Segiko kideak, Alfon, Altsasuko gazteak, Pandora operazioa medio atxilotutako anarkistak... makina bat pertsonen kasuak bildu zituen Santiago Sierra artistak. Alfredo Remirezena da azken argazkia. Modu horretan, amurrioarraren espetxeratzearen berri jaso ahal izan dute egunotan Madrilgo Helga de Alvear galeria bisitatu dutenek. Baina ez denbora luzez, erakusketa ez baitago dagoeneko ikusgai. Erakusketa-aretoak erabaki du kentzea, ARCOk hala eskatuta.
Erakusketa laburbiltzen duen bideoa: