Alfredo Remirez agertzen da ARCOk zentsuratutako preso politikoei buruzko erakusketan

Txabi Alvarado Bañares 2018ko ots. 22a, 09:10
Alfredo Remirezena da erakusketako azken argazkia. / Santiago Sierra

Madrilgo Helga de Alvear galerian zegoen ikusgai Santiago Sierra artistak eginiko lana, baina kentzea erabaki dute. 

Alfredo Remirez amurrioarra agertzen da Madrilgo Arte Garaikidearen Nazioarteko Feriak -ARCO- zentsuratutako erakusketa batean. Presos políticos en la España contemporánea zen esposizioaren izena, eta Estatu Espainiarreko 74 preso politikoren kasuak biltzen zituen, horietako 24ren argazkiekin batera.

Oriol Junqueras, Arnaldo Otegi, PCE(r)eko edota Segiko kideak, Alfon, Altsasuko gazteak, Pandora operazioa medio atxilotutako anarkistak... makina bat pertsonen kasuak bildu zituen Santiago Sierra artistak. Alfredo Remirezena da azken argazkia. Modu horretan, amurrioarraren espetxeratzearen berri jaso ahal izan dute egunotan Madrilgo Helga de Alvear galeria bisitatu dutenek. Baina ez denbora luzez, erakusketa ez baitago dagoeneko ikusgai. Erakusketa-aretoak erabaki du kentzea, ARCOk hala eskatuta.

Erakusketa laburbiltzen duen bideoa:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide