Ostiralean izan zen dispertsatua Alfredo Remirez preso amurrioarra Zaragozako Daroca espetxera. Espetxe horretan burututako lehenengo bisitatik bueltan zirela istripua izan zuten Remirezen bost senidek.
Etxerat elkarteak aurten dispertsioak eragindako bigarren istripua izan dela gogorarazi du, eta gogor salatu ditu ezarri zirenetik 16 hildako eragin dituzten urruntze politikak.